IkusiMapa ikusiArrastratuWebgunera joan

work in
_progress

work in _progress

Bilbao_ 22.06.03

  • Artea eta sormena_
  • argazkilaritza eta bideoa_
  • Ilustrazioa_
  • Motion graphics_
  • Tipografia_
  • Digital content_

Sortzaile digitalen talentua eta lana ezagutzeko eta zabaltzeko gunea.

Supported by

Sortzaile digitalen talentua eta lana ezagutzeko eta zabaltzeko gunea.

wip22_azkenengo_argazkiak_v1.jpg

Readme.txt

Zer da Work in progress?

Funtsean, Worköholics agentzia digitalaren ekimena da, eta honako diziplina hauekin lotutako talentua (garapen-bidean dagoena nahiz sendotuta dagoena) ezagutzea eta zabaltzea du helburu: ikusizko artea eta sormena, argazkilaritza eta bideoa, ilustrazioa, motion graphics, sorkuntza tipografikoa edo eduki digitalen sorrera. Lehenengo edizioa 2022ko ekainaren 3an ospatu zen.

Zein da ekitaldiaren formatua?

Jardunaldi-maratoia da, eta, bertan, sortzaileek 12na minutu dituzte euren lana erakusteko. Formatua hibridoa izan zen, jardunaldia leku fisikoan egin arren, geratu zen guztia streaming bidez ere eman zelako, agentziaren Twitch katean.

Nola aukeratu dira speaker-ak?

Bi aste pasatxo egon zen martxan call for entries prozesu bat, eta horren bidez 70 hautagaitza inguru jaso ditugu. Diziplinei dagokienez ahalik eta ponentzia-agenda anitzena lortzeko helburuarekin, eta balorazioa jakin dugun modu objektiboenean egiteko, hautagaitza bakoitza hainbat irizpidetan oinarrituta baloratu dugu: sormena, esperimentazioa, inpaktua, kalitate teknikoa, background-a eta osagai digitala. Maila oso altua izan zen eta 12rekin bakarrik geratzea oso lan zaila eta erantzukizun handia bilakatu zen.

Vansek Work in Progressekin bat egin du

Arropa eta zapatilen marka ikonikoak Work in progress markarekin bat egin du, sormena bere forma zoragarri guztietan sustatzeko helburuarekin, baita unibertso digitalean bizi direnetan ere. Vans gure imajinarioan egon da belaunaldi ezberdinetan zehar. Berrikuntza da, esperientzia da, gaztea da, baina old skool ere bada; balio horiek gure kulturarekin eta sortzaileenarekin konektatzen dute, Vans bizi izateko, lan egiteko eta bizitzeko modu baten marka adierazgarritzat hartuz. Vans zapak errepikatzeko, probatzeko, esperimentatzeko eginak daude. Hori da Work in Progress-en espiritua.

Gainera, markak opari bat eman die ekitaldian zehar hautatuak izan eta beren lana aurkezten zuten 12 pertsonei.

Vans eta sormenaren defentsa

Vans adierazpen sortzailearen benetako defendatzailea da, eta forma guztietan sustatzen du: akzio kirolak, artea, musika eta hiri-kultura. Eta hori guztia, mundu mailako adierazpen artistikoa defendatzeko eta inspiratzeko, eta jarraitzaileei sormen-ekintzetan parte hartzeko aukera eskaintzeko, horrela ulertu ahal izateko zergatik sormena markaren izateko arrazoiaren parte den. Markak sustatutako ekintzen artean, Vans Checkerboard Day-a, dago. Ekimen horrek 2 milioi dolar baino gehiago biltzen lagundu du mundu osoko irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat, sormena, ongizate mentala eta komunitatearekiko konpromisoa babestuz.

Ikusi berriro Youtube-nYOUTUBE_
Supported by