IkusiMapa ikusiArrastratuWebgunera joan
WIP2022

CameronGordon

Cameron Gordon Kaliforniako artista bat da. Bilbora etorri zen bizitzera 2021eko irailean, ingelesa irakasteko, baina gehien gustatzen zaiona sortzea da. Horrela, urte horretan bertan sortu zen bere sormen proiektua: gauza ederrak. Ez da marka bat, bere proiektu eta arte guztiak jartzeko leku bat da. Sorkuntza-prozesuari berari begira, nahi duena sortzen du, besterik gabe. Orain, bere diseinu digitalak bigarren eskuko arropan inprimatzen ari da pieza paregabeak sortzeko. Diseinu digitalez gain, Kaliforniako oroitzapenak izeneko pintura-sail bat ere lantzen ari da. Bere arte guztiak bere jaioterriaren aztarnak ditu. Nahiz eta han ez egon, beti geratuko da hor, munduaren zein aldetan dagoen alde batera utzita.