IkusiMapa ikusiArrastratuWebgunera joan
WIP2022

JuliaLasa

Julia Lasa (Hondarribia, 1996) ilustrazioan espezializatutako diseinatzaile grafiko autonomoa da. Sorkuntza eta Diseinuko gradua egin zuen UPV/EHUn (Diseinu Grafiko eta Ilustrazioko espezialitatea, 2018), Erasmus urtea Diseinuko eta Arte Plastikoetako graduan Bordeaux Montaigne Unibertsitatean (2017) eta Diseinuko eta Ilustrazioko Masterra Valentziako Unibertsitate Politeknikoan (2019). Proiektu inperfektuak garatzen ditu, baina helburu zuzen eta oso pertsonalarekin. Markak diseinatu eta erakusketa jarri du Posidonia Studion (Donostia), Kulluxka Studio Storen (Hondarribia), Bidassoa Basque Breweryn (Irun) eta abar. Elena Ávila idazlearekin eta Baker Street argitaletxearekin "Io" nobela grafikoa argitaratu du.