IkusiMapa ikusiArrastratuWebgunera joan
WIP2022

MikelRomero

Mikel Romero Mungiako freelance argazkilaria da, baina batez ere Bilbon egiten du lan, Zorrotzan baitu estudioa. Batxilergotik irtetean, Gasteizko Diseinu eskolan (IDarte) ikasi zuen argazkigintza eta diseinua, eta, ondoren, master bat egin zuen Bilboko CFCn, modako argazkigintzan eta publizitatean espezializatzeko. Horrez gain, pandemiaren urteetan, esparru desberdin batean trebatzen jarraitu zuen, artistikoki hazteko, ez hainbeste teknikoki, Helena Goñik antolatutako argazkilaritza eta arte garaikideko ikastaro bat eginez. Bere lana batez ere moda esparrukoa edo komertziala da, baina pertsonalki zerbait kritiko eta pertsonalagoarekin lan egitea gustatzen zaio.