Sorkuntza eta Diseinua ikasi zuen UPV/EHUn, eta 12 urte zituenetik ez da inoiz bere kameratik aldendu. Eguneroko momentuak harrapatzea eta beste atzealde bat ematea gustazen zaio. 2016an bere lehen txirrika errebelatu zuen, eta 2019an Filmtoki izeneko laborategi bat ireki zuen lagun batekin, non 1.000 txirrika baino gehiago errebelatu dituzten. Gaur egun, bere teknika hobetzeko handitzeak egiten ikasteko prozesuan dago.