IkusiMapa ikusiArrastratuWebgunera joan

Gauza asko gara. Andra eta jabe gara.

Gauza asko gara. Sortzaileak, diseinatzaileak, garatzaileak, analistak, komunikatzaileak, zuzendariak, artistak, idazleak, konpositoreak, profesionalak...

Alabak, ahizpak, izebak, bilobak, lagunak, bidelagunak gara, amak gara. Andra eta jabe gara.

Ausartak gara, txukunak, kaotikoak, dibertigarriak, alferrak, bidaiariak, kirolariak, fisikoak. Perfektuak gara, inperfektuak, ederrak. Andra eta jabe gara.

Egunero, munduan, arlo pertsonalean eta profesionalean gure lekua aurkitzeko borroka egitea dagokigu. Egunero saiatzen gara frogatzen balio dugula, irabazi dugula, merezi dugula. Gaur ez. Gaur gure papera defendatzera gatoz munduan, andra eta jabe garela oihukatzera.

Gaur PUTAS (AMAS) hitza geureganatzen dugu, femeninoan zentzu peioratiboa hartzen duten hainbat esamolde horien arteko bat. Eta geure egiten dugu. Bai, gu ere andra eta jabe garelako.

Beharbada inork ez dizu esan oraindik. Ez da ezer gertatzen. Gaur geuk egiten dugu. andra eta jabe gara, las putas amas gara.