IkusiMapa ikusiArrastratuWebgunera joan
Athletic Club

Athletic Clubaren ekosistema digitalaren berritzea, zaleekin konektatzeko estrategia bat.

Zerbitzuak
  • UX Diseinua
  • Produktu digitala
  • Negozio digitala

Web Ofizialaren eta “Bazkideen Txokoa” (gune pribatua) eraldaketa esperientzia teknikoan hobetzetik haratago doa. Klubaren estrategia baten parte da, komunitatearekiko lotura sendotzeko, bere beharretara eta entitatearekiko interakzio-erara egokituz.

Hamaikako perfektua, mugikorrean ere

Athletic Clubek bere webgune ofiziala eguneratu behar zuen datuekin frogatutako errealitate bati erantzuteko: webgunerako sarbideen % 80 gailu mugikorren bidez egiten da. Egoera horretara egokitutako esperientzia eskuragarria sortzeaz gain, erronka nagusia etengabeko hazkundean eta gero eta dibertsifikatuago dauden jarraitzaileen oinarriarekiko interakzioa eta konexioa areagotzea zen, horretarako azken teknologien erabilerak eskaintzen digun potentzial guztia aprobetxatuz.

Klubaren webgunearen azken eguneraketa handia 2017an izan zen, eta, ordutik, zerbitzuak eta edukia nabarmen aldatu dira. Horrela, plataforma moldagarriagoa eta eskalagarriagoa izateko beharra sortzen da,informazioaren antolaketa birpentsatu behar da eta nabigazio intuitiboagoa garatu behar da, bereziki gailu mugikorretatik.

Proiektua “Bazkideen Txokoa” (webgunearen gune pribatua) bazkideen gogobetetasuna handitzean oinarritzen da, klubarekiko lotura indartuz eta zerbitzu pertsonalizatuen bidez haien parte-hartzea sustatuz.

Birdiseinu integrala arkitektura modular batekin

Athleticen webgunea ren birdiseinuak berrikuspen holistikoa barne hartzen du, bai azpiegitura teknologikoari dagokionez, bai interfazearen diseinuari dagokionez. Horren barruan sartzen da arkitektura modular bat ezartzea, etorkizunean gunea handitzeko eta eguneratzeko aukera ematen duena. Informazioaren banaketa ere berrantolatu da, eskuragarriago egiteko, eta alderdi teknikoak hobetu dira, hala nola karga-abiadura eta modulu interaktibo berrien integrazioa. Athletic Clubeko Digital eta Teknologia arloetako proiektuaren lankidetza iraunkorra izan da, proiektuaren arrakasta bermatzeko lantalde bateratu bat osatuz.

Esperientzia pertsonalizatua athleticzale bakoitzarentzat

Bazkideen Txokoa, webgunearen atal pribatua, erabat berritu da, esperientzia pertsonalizatuagoa eta argiagoa eskaintzeko, baina bere esentziari eutsiz, aplikazioaren erabiltzailearengan tirabirak saihesteko. Eguneratze horrek interfazea ez ezik, eskuragarri dauden zerbitzuak ere barne hartzen ditu, hala nola estadioko asistentziak bistaratzea edo klubak irekitako prozesuetan parte hartzea,bazkideek beren beharrak edozein gailutatik modu eraginkor eta seguruan kudea ditzaten erraztuz.

Funtzionalitate berrien artean, partidu egunetako esperientzia aberasten duen home dinamiko bat, estatistika eremu zabal eta irisgarria eta bere filosofia paregabeagatik milioika jarraitzaile dituen klubaren gaurkotasun eta ibilbide osoa biltzen duten atal berriak nabarmentzen dira.

Sinpletasuna eta eraginkortasuna diseinuan

Interfaze berria eta erabiltzaile-esperientzia erabilgarritasunean fokua jarrita diseinatu dira, erabiltzaileei erraz nabigatzeko eta edukiak aurkitzeko aukera emanez, klik gutxiagorekin. Gainera, webgunearen estetika modernizatu egiten da klubaren nortasun bisuala islatzeko, gailu eta pantaila-tamaina guztietan errendimendu ezin hobea mantenduz.

Gailu mugikorretatik sarbide handia dagoela kontuan hartuta, lehentasuna eman zaio esperientzia mugikorra optimizatzeari. Horretarako, hainbat test egin dira plataforma mugikorretan, bistaratze eta funtzionaltasun sendoak bermatzeko, webguneko elementu bakoitzaren irisgarritasuna eta datu mugikorren erabilera eraginkorra ziurtatuz.

Proiektu hau taldearen eta zaleen ospakizun historikoa den une batean abiarazi da, hogeita bosgarren Errege Kopa eta klubaren 125 urteko historia ospatzen ari direnean. Aupa Athletic!