Marka funtzional bat sukaldaritza-sektorearen erreferente bilakatuz












- Branding
- Diagnostikoa eta marka-estrategia
- Marka identitatea
- Aktibazioa eta eskalagarritasuna
ICOBEN, una marca con más de 15 años en el sector del equipamiento de cocina, destacaba por la calidad de su producto y la cercanía con sus clientes. Sin embargo, en un mercado altamente competitivo, su imagen, notoriedad y herramientas de venta no reflejaban la categoría real de la marca.
ICOBEN, sukaldaritzako ekipamenduaren sektorean 15 urte baino gehiago dituen marka, bere produktuaren kalitateagatik eta bezeroekiko hurbiltasunagatik nabarmentzen zen. Hala ere, player handiak nagusi eta oso lehiakorrak ziren merkatu batean, honen irudiak, ospeak eta salmenta-tresnek ez zuten markaren benetako kategoria islatzen.
Marka zuzen baina ikusezin bat marka ezagun bihurtzea zen erronka, diseinuko, interiorismoko, arkitekturako profesionalek eta denda espezializatuek nahi eta aukeratzen zutena.
Lehendik zegoen balioa ikusgarri egitea
ICOBEN markak produktu sendoa eta konfiantzazko harremanak ditu bere kanal profesionalean, baina bere nortasunak, narratibak eta tresnek ez zuten islatzen enpresaren benetako maila. Gero eta sektore bisualago, digitalago eta lehiakorrago batean, markak jauzi bat eman behar zuen: marka zuzena, teknikoa eta ez oso ikusgarria izatetik, marka aspirazionala izatera igaro behar zuen, preskriptoreek eta banatzaileek errekonozitua eta desiratua.
Hori lortzeko, ezinbestekoa zen nortasuna eguneratzea, material komertzialak modernizatzea, presentzia digitala indartzea eta saldu aurretik inspiratzeko moduko kontakizuna eraikitzea.
Inspiratu saldu aurretik
Bezeroekin egindako elkarrizketek, banaketa-sareak eta profil preskriptoreek zerbait erabakigarria erakutsi zuten: aukeraketa ez da fitxa teknikoan hasten, askoz lehenago baizik. Merkatuak inspirazioa, diseinua eta konfiantza bilatzen ditu, eta soilik ondoren balidatzen du alde teknikoa. ICOBENek bazuen kalitatea, baina ez zen agertzen desioa sortu behar den momentuetan.
Soluzio horrek eraldatu egiten du ICOBEN nola erakusten, ulertzen eta aukeratzen den, marka plataforma argiago batekin, nortasun bisual berrituarekin eta inspirazioa eta teknika batzen dituen katalogo batekin. Guztia ikusgarritasuna areagotzen duen eta aukera berriak sortzen dituen eskari-estrategia batek bultzatuta.
Marka argiagoa, sendoagoa eta desiragarriagoa
Marka-plataforma bat eraiki genuen, ICOBENen esentzia, anbizioa eta balio-proposamena zehaztasunez definitzen zuena; honez gain, sektorearekin hitz egiteko eta konektatzeko modua gidatzen duen esparru estrategiko bat eskaintzen duena. Hortik abiatuta, nortasun bisual gaurkotuagoa, profesionalagoa eta ezagunagoa garatzen dugu, harreman-puntu bakoitzean espezializazioa, konfiantza eta diseinua transmititzeko gai dena. Ikuspegi koherente eta berrituak markaren pertzepzioa areagotzen du, merkatuan duen presentzia indartzen du. Honela ICOBEN aukera naturalago, erakargarriago eta bereizgarriago bihurtzen da.
Katalogo inspiratzaileagoa
Katalogoa berriro diseinatzen dugu, produktuaren pertzepzioa areagotzen duen eta profesionalari sormen-prozesuan laguntzen dion tresna estrategiko bihurtzeko. Ekipamendua testuinguru bero eta aspirazionalagoetan erakusten duen berezko argazki-estiloa definitzen dugu, inspirazio-uneak indartuz eta akaberak eta aukerak bistaratzea erraztuz. Informazioa berrantolatu egiten da argiagoa eta intuitiboagoa izateko, narratiba bisuala zaintzen da eta diseinu-irizpideak bateratzen dira ICOBENen nortasun berriarekin koherentzia transmititzeko. Emaitza katalogo erakargarriagoa, funtzionalagoa eta profil preskriptorearen eta banatzaileen sarearen beharrekin lerrokatuagoa da.
Aktibatu, hazi eta konektatzen den eskaria
Eskari-estrategia bat garatzen da, profesionalari inspiraziotik erabakiraino laguntzen diona, marka aktibatuz joerak benetan aurkitu eta lehentasunak eraikitzen diren kanaletan. Eduki objektibo eta teknikoen, kanpaina segmentatuen, kaptazio-landingen eta arreta lead kualifikatu bihurtzen duen inbutu oso baten bidez, ICOBENek ikusgarritasuna zabaltzen du, posizionamendua indartzen du eta merkataritza-aukera berriak sortzen ditu. Ikuspegi proaktibo horrek markari aukera ematen dio bilatu aurretik aintzatetsia izateko, profil preskriptore berriekin konektatzeko eta bere balio-proposamena hazkunde erreal bihurtzeko.
Zifrak lehenengo hilabetean
Jasotako inprimaki kopuruak gero eta interes handiagoa dagoela ICOBENen soluzioetan eta haien eskaintza sakon ezagutzeko asmo argia dagoela erakusten du.
Webguneko bisitarien kopurua gero eta handiagoa da, kanpainek benetako interesa sortzen dutelako eta jendearen arreta pizten dutelako.
Katalogoa deskargatzen duten bizitari totalen portzentaiak landing page-aren eraginkortasuna islatzen du.
Deskargen erdia baino gehiago profesionaletatik datoz. Honek katalogoak garrantzi handia duela eremu espezializatuan kontsulta-tresna gisa erakusten du.
Kredituak
- Leire Luengo
- Danilo Triana
- Danilo Triana
- Mario Rivera
- Jon Ander Bautista
- Jon Ledesma
- Jone Vispo
- Igor Nieto
- Enara Etxaniz
- Xandra Álvarez
- Manex Zabala
- Maria Zabala
- Icoben





