IkusiMapa ikusiArrastratuWebgunera joan
Biscaytik

Erakunde-komunikazioa bultzatu naming eta identitate bisualaren bidez.

Zerbitzuak
  • Branding

Lurraldeko udalak IKTen bidez modernizatzea helburu duen Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako fundazioak proiektu bat proposatzen digu: administrazioan lan egiten duten pertsonentzako tresnen katalogo zabala argiagoa eta ezaguterrazagoa bilakatzea. Erronka horri erantzuteko, identitate-sistema global berria sortuko dugu, naming-a eta atal bisuala kontuan hartuta.

Biscaytikek dozenaka zerbitzu teknologiko eskaintzen dizkie Bizkaiko udalerri eta biztanleei. Aplikazio kopuru horrek rebranding-lan bat behar zuen, errazago identifikatzeko eta nahasterik ez sortzeko.

Etorkizunerantz aurrera egiteko, gure iragana besarkatu behar dugu

Kirmen Uribe idazle internazionalaren arabera, atzerrian bizi diren euskaldunen aurkezpen-gutuna “abangoardia maite duen antzinako herrialdea“ da. Premisa horretatik abiatuta, antzinako eta egungo erreferentziak uztartuz, gure bezeroak planteatzen digun erronkari erantzuten diogu.

Fundazioaren Getxoko egoitzako arkitektura-multzoak ideia hori indartzen du, alde batetik, eraikin zaharraren bidez (Bake Eder jauregi eraberritua) eta, bestetik, kristalezko eta altzairuzko eraikin berri baten bidez. Biak ere pasabide batetik konektatuta daude, iraganaren eta orainaren arteko lotunearen sinboloa, alegia. Pista hori saihestezina da, eta planteatutako branding-soluziora eramaten gaitu modu naturalean.

Edificio Biscaytik

Ezezaguna izendatzea eta pertsonengana hurbiltzea

Elkarreragingarritasuna, Erregistro Elektroniko Orokorra, Behin betiko artxibo bakarra edo Udal Open Data dira Biscaytik erakundeak bere egunerokoan erabiltzen dituen terminoetako batzuk. Pertsona gehienok gutxi ezagutzen ditugun edo batere ezagutzen ez ditugun hitzak dira; izen konplexuak eta ez oso iradokitzaileak, barneratzeko zailak.

Era berean, elkarren artean tresna desberdin asko daudenez, haien arteko lotura sortzeko beharra antzematen da, are nahasmen handiagoa sor lezakeen antzeko eraikuntza batetik abiatzea saihestuz. Irtenbide gisa, eraikuntza sintaktikoko eredu desberdinak erabiltzeko ideiatik abiatzen gara, hala nola eraikuntza deskribatzailea edo neologismoak; baita termino abstraktuak, iradokitzaileak, oroigarriak edo asoziatiboak ere.

Paneles con el proceso creativo de identidad visual de Biscaytik.

Naming-a, istorioak kontatzeko eramaile gisa

Biscaytik eskaintzen dituen tresnetarako planteatutako naming-aren funtsezko ezaugarrietako batek hizkuntzarekin zerikusia du. Azken finean, Fundazioaren helburua bizkaitarren kudeaketa digitalak erraztea da, eta gizarte bat lotzen duen zerbait badago, gizarte horrek hitz egiten duen hizkuntza da, zalantzarik gabe. Gainera, Biscaytik euskara sustatzeko ere lan egiten duela kontuan hartuta, tresna bakoitzaren izenak beti izan behar du hizkuntza hori lehentasunezkotzat.

Horrela, euskaratik abiatzea erabakitzen da Fundazioaren tresnen naming-a sortzeko prozesuari aurre egiteko orduan. Naming, izenaren garrantzia artikuluan zehazten dugun bezala, “istorioetarako bidea izan behar du, eta erakargarria izan behar du, bai morfologiaren aldetik, bai ikusmenaren eta entzumenaren aldetik, publikoarentzat gogoangarritasuna eta garrantzia sortuz“. Horrela, deskribapenetik, etimologikotik, patronimikotik eta toponimikotik abiatzen den formula baten bidez, bi hitz edo gehiagoko eraikuntza bat, uzkurdura bat edo akronimo bat ekar dezakeena, 23 tresnen azken zerrendara iristen gara.

Logo Arkupe

Bizkaiko herrietan ohikoa da udaletxe barrurako sarbidea arkupe edo ataripe baten bidez aurkitzea. Kontzeptuak zuzenean aipatzen ditu Gernika, Zornotza, Durango, Mundaka, Zeberio, Mungia eta beste eraikin batzuen adibideak. Kontzeptu hori mundu digitalera eraman nahi izan da.

Tresnak izendatzeko orduan, euskararen erabilerak gizartera hurbiltzen ditu, eta Biscaytik erakundeak hizkuntza sustatzeko hartutako konpromisoa betetzen du.

Identitate bisual kontzeptuala, guztiz aldakor eta moldagarria

Naming-aren kontzeptu kreatiboa bere identitate bisualera ere eramaten da, eta horretarako sistema identitario guztiz malgua planteatzen da, tresna bakoitzaren helburua islatzeko gai dena. Fundazioaren egoitzako arkitekturara itzuliz, eraikin bakoitzaren planoei erreparatzen diegu. Horietatik zenbait elementu geometriko adierazgarri ateratzen ditugu (leiho baten arkua, adibidez), tresna bakoitzaren ikusizko identitatea osatzen duten konposizioak sortuz. Tresna horiek, modu sinplifikatuan eta kontzeptualean, tresnaren funtzioaz hitz egiten digute, eta, horrela, tresna bakoitzaren naming-aren aukeraketa indartzen dugu.

Familien araberako tresnen kategorizazioa eta erlazioa kolorearen erabileraren bidez lantzen da. Antzinakoa eta garaikidea lotzen dituen kontzeptua materialaren erabileraren bidez lekualdatzen da berriro ere, kolorearen masa uniformea, ukigarria eta solidoa erabiliz iragana gogora ekartzeko eta, material kristalinoagoa edo zeharrargiagoa, egungoa islatzen duelarik. Horrela, bi baliabideak gainjarriz, planoan ikus dezakegun lotura egituratzen da.