IkusiMapa ikusiArrastratuWebgunera joan
Kirolapp goiburua mutila bertikalean
Kirolapp goiburua mutila
Guuk

Elkartzen gaituenarekin konektatzen dugu. Kirol app, kirol klubak digitalizatzeko plataforma.

Zerbitzuak
  • Produktu digitala
Kirolapp mockup Kirolapp aplikazioa

Zerbitzua EAEn eta Nafarroan eskaintzen duen Guuk euskal telekomunikazioen operadoreak erronka bota digu: kirol kluben eta zaleen arteko komunikazioa erraztuko duen app mugikorra sortzea. Horrela sortu zen klubei haztea sustatzeko punta-puntako teknologia eskaintzen dien eraldaketa digitalerako proiektua.

Kirolapp aplikazioa eskuan hartuta mugikorrean

Gure identitatearekin, gure jendearekin, gure amets eta istorioekin, gure herri eta hiriekin konektatu nahi du Guukek, eta, aldi berean, modernitatearekin, berrikuntzarekin, sareekin eta etorkizuneko teknologiarekin. Hala, horrenbeste elkartzen gaituen zerbaiten bidez egin nahi du: kirola.

Erabiltzailearen esperientzia lehentasun gisa

Definizio estrategikotik abiatuta, aplikazioa erabiltzaileak prozesu guztien erdigunean jarriz kontzeptualizatu eta garatu da, appa erabiliko duten pertsonak zein appa kudeatu eta administratzeaz arduratuko direnak. Elkarrekintzaren diseinua, horrekin batera doan motion delakoa, storetarako materiala... Den-dena pentsatu da erabiltzaile esperientzia gogoangarria eta intuitiboa eskaintzeko.

Proiektua garatzean agile metodologia erabiltzeari esker bezeroa eta lantaldea osatzen duten profilak inplikatu ahal izan ditugu, erantzun bizkorra eskainiz funtzionalitate berriak ezartzeko, baita app berriak abiarazteko ere, betiere etengabe hobetzeko prozesuaren barruan.

Kode bera, nahi beste app

Kirol app ama aplikazio gisa sortu da, horrekin kirol talde ugarirentzat nahi beste aplikazio pertsonalizatu sortu ahal izateko, modu azkar eta jasangarrian, iturburu kode beretik. Besteak beste, Bilbao Basket edota SD Amorebieta taldeen appak sortzeko orain arte erabilitako irtenbide teknikoak eragin zuzena du proiektu baten errentagarritasun eta efizientzian, proiektua garatzen eta mantentzen erabilitako baliabideak hobetzetik heltzen zaionean.

Bestalde, planteamendu horri esker klub bakoitza parametrizatu dezakegu, kasuan kasuko ekosistema grafikora moldatuz eta kirolaren izaerara edo klubaren ezaugarrietara egokitzen diren funtzionalitateak emanez; hala, app bakoitzean erabiltzaile esperientzia ona izatea sustatzen dugu. Erabilitako teknologiari dagokionez, Ionicen Capacitorrekin garatutako aplikazio hibrido bat da; datuen jatorria Symfony eta MySQL oinarritzat hartu dituen API Rest bat da.

Kirol app mugikorretarako app “nagusi” gisa planteatzen da, iturburu kode beretik abiatuz app nagusi horrekin klubetarako app erabat pertsonalizatuak garatzeko.

Profil bakoitzera egokitutako funtzionalitateak

Aplikazioak iOS eta Androiden egongo dira eskuragarri, eta klubaren inguruan gertatzen den guztiaren berri gertutik bizitzeko aukera emango die zaleei, funtzionalitateen bidez, esaterako jakinarazpenak, partidak streaming bidez ematea Rural Kutxarekin lankidetzan, albisteak, plantillari buruzko informazioa, sarrerak, baita etorkizunean integratu daitezkeen beste berri batzuk ere.

Edozein klubetan gertatzen den bezala, bazkideek funtzionalitate esklusiboak izango dituzte. Hala ere, taldea maite duten zaleak ez baztertzeko, bazkide ez direnek ere appaz gozatzeko aukera izango dute, baina muga batzuekin.

Kirolapp taldeen zerrenda
Kirolapp partiduen zerrenda
Kirolapp mockup pertsonalizatu zure kamiseta
Kirolapp mockup mezuak

Partidak streaming bidez ematea da tresna digital honen funtzionalitate interesgarrienetako bat; gainera, abangoardiako teknologiekin elikatzen den tresna da, esaterako jarraipen automatikoko kamerekin.

Edukien kudeaketa erraz eta intuitiboa

Talde baten jokalarien atzean beti dago denak funtzionatzea egiten duen lantaldea. Gauza bera gertatzen da Kirol app bezalako tresna digital batekin. Aintzat hartuz app bakoitza pertsona desberdinek kudeatu behar dutela, Angularren garatutako edukien kudeatzaile propio eta erraza sortzearen alde egin da; hala, edukiak eguneratzea erraztuko da.

Horrekin batera, proiektuak administrazio ingurune propio eta bakarra ere badu, Guukek kluben oinarrizko informazioa back officetik kudeatu ahal izateko, baita bezeroak erakartzeko kanpainak aktibatu ere, bildutako datuetan oinarrituz estrategikoki segmentatuz.

Kirolapp web Valle de Egüés informazioa
Kirolapp web Valle de Egüés bazkideak
Kirolapp web Valle de Egüés partidu berria
Premios

Mejor aplicación

La app del Bilbao Basket creada por Worköholics dentro del proyecto Kirol app ha sido galardonada con el Premio Anuaria de ORO 2021 a la mejor app, el máximo reconocimiento que otorga Veredictas en el marco de los Premios Nacionales de Diseño Gráfico.

Mejor aplicación

Premio Anuaria a la mejor app