Work, Sweet Work
Nork esan behar zigun egun batean lantalde guztia bulegoan lanean egongo ginela, eta hurrengo egunean agentziaren hainbat egoitza ireki behar genituela, geure etxeetan?
Ez zen batere erraza izan. Itxialdiaren hasierako asteetan, bakoitzak bere mundu partikularretik, bateragarri egin behar izan genituen telelana eta gure haur eta animaliak zaintzea, egun batzuetan okerrago funtzionatzen zuen wifi konexioa, obren zarata, albiste txarrak, are txarragoak eta erregularrak hedabideetan... Eta Fernando Simón.
Eta, hala ere, zein zorionekoak izan ginen une oro lanean jarraitu ahal izateagatik. Izan ere, egunik latzenetan, saiatu ere egin gabe, lana geure babesgune txiki bihurtu zen, kanpoko munduarekin elkartzeko konexioa izan zen. Lana eta ihes egitea: bi baten prezioan.
Pandemia global baten erruz gelditutako munduan babes bihurtu zitzaigun telelanari buruzkoa da “work, sweet work”.
Egia da 2020 inflexio puntu garrantzitsua izan zela gure bizitzetan. Horregatik, gauza onekin eta txarrekin, urte hori ere historiara igaroko da, eta, hortaz, gure errealitate partekatua jasota utzi nahi izan genuen. Hala, Gorka Olmo lagun eta ilustratzailearekin egin genuen lan, eta berak ezin hobeto asmatu zuen gure babes partikular hura, work, sweet work hura, harrapatzen.
Eta gora egin genuen orduan! Hala, Worköholicsen merchan tirada txiki bat eskatu genuen (tote poltsak, kamisetak eta koadernoak), eta bezero, familia eta kideen artean banatu genuen.