IkusiMapa ikusiArrastratuWebgunera joan
Azti arrokak bertikalean
Azti arrokak eta olatuak
AZTI

Mundu jasangarriagorantz bidaia. Website korporatiboa AZTIrentzat.

Zerbitzuak
  • Komunikazioa

Customer journey gida gisa

Webgune berria zerbitzuen eta produktuen portfolio bat baino askoz gehiago da. Komunikazio eta negozio beharrizan zehatzak betetzeko pentsatutako aktibo digitala da, AZTIren jardunari dagokion sektorea dela medio.

Tresna honek ezin hobeto uztartzen ditu bisitari mota desberdinek (bezero potentzialek, hedabideek, ikertzaileek eta abar) aurkitu nahi dutena eta AZTIri kontatzea interesatzen zaiona. Betiere entitatearen azken helburua ahaztu gabe: elkarrekintzan aritzen den publikoek egiten duten customer journeyen fase guztiei erantzuna ematea.

Azti laborategia emakumea ikerkuntza
Azti laborategia emakume bat probak egiten probeta batean

Bihurketara bideratutako web dinamikoa

Diseinu erraz, erakargarri, irisgarri eta erabilgarria duenez, web espazio berriak zuzenean laguntzen du AZTIk dagokion espezializazio eremuan duen posizionamendua hobetzen. Oso dinamikoa da albiste ugari sortzen dituelako eta makina bat ekitalditan hartzen duelako parte; hala, webguneak AZTIren kasu arrakastatsuak, gaitasunak, produktuak eta zerbitzuak aurkezten ditu Nazio Batuen 2030 Garapen Jasangarrirako Helburuetara bideratutako edukien egituraren ardatz gisa.

Nabigazio sistema argia da eta bihurketara bideratuta dago; hala, webgunea bisitatzen duten pertsonek AZTIk eskaintzen dituen zerbitzu eta produktuetatik mugi daitezke horiei lotutako arrakasta kasu eta proiektuen bidez, elementu horiek erraztu egiten baitute erabakiak hartzea eta leadsak batzea eta negozio aukerak sortzea sustatzen dute.

Azti web zerbitzu ozeanografiko operazionalak
Azti web klimagatik ekintzak
Azti web erronka handiak
Azti web albisteak
Azti web mugikorrean gose zero
Azti web mugikorra ekitaldiak
Azti web mugikorra aplikazio alorrak ekosistemak
Azti web mugikorra newsletter
Azti letxugak