Konexioa, lankidetza eta lana etorkizun jasangarriaren alde. BBK Kunaren web korporatiboa
- Komunikazioa
BBK Fundazioak BBK Kuna proiektua abiarazi du Bizkaiko garapen jasangarria bultzatzeko, eragile sozialak, enpresak, hezkuntza entitateak eta herritarrak inplikatuz Garapen Jasangarrirako Helburuekin lerrokatutako proiektu berritzaileak sortu eta bultzatzeko.
Worköholicsen webgune korporatiboa diseinatu eta garatu dugu, proiektua eta ekitaldiak ikusgarriago egin, ezagutarazi eta sarbidea izatea errazteko eta bisitariak erakartzeko.
BBK Kunaren filosofiarekin lerrokatutako espazio digitala
BBK Kuna proiektuaren webgune berria, diseinatu eta garatu dugu, Bilboko Casa Cuna eraikin zaharra izan eta orain Bizkaiko Garapen Jasangarrirako Helburuen Etxe bihurtutako eraikinarena, alegia.
Proiektuaren filosofiarekin lerrokatutako espazio digitala da, proiektua eta ekitaldiak ikusgarriago egin, ezagutarazi eta sarbidea izatea errazteko eta bisitariak erakartzeko.
Interfazea diseinatzea, markaren zerbitzura
Markaren unibertso grafikoa interfazearen diseinura eraman dugu. First-mobile perspektibatik, ukipen esperientzia ona errazten baitu, espazio bereizgarria sortu dugu, bisualki inpaktantea eta herritarrek erraz ezagutuko dutena.
Motion eta UI diseinuaren bitartez, webgunea osatzen duten espazioetako bakoitzari bizia eman diogu, esperientzia digital gogoangarria lortuz, markaren balioekin ezin hobeto lerrokatuta dagoena.