Esperientzia digital berria Cronolandentzat. CASIO erlojuen marka ikonikoarentzat online denda bat baino askoz gehiago.
- Negozio digitala
- Komunikazioa
CASIO 1946an sortu zen, eta hamarkada luzez liderra izan da erloju digitalen merkatuan. Gure auzoetako elektronika dendetan agertu zenetik, marka japoniarrak gure bizitzako gertaerak antolatzen lagundu digu. Gaur egun, Worköholicsek markaren banatzaile nagusietako bati, Cronolandi, laguntzen dio etorkizunera begiratzen duen ecommerce berria abiarazten.
CASIO berrikuntzaren eta egokitzapenaren adibide argia da. Markaren enpresa banatzaileak gainditzen dituen kultura da. Cronolanden kasua da; Espainian banatzaile ofizial gisa 20 urte baino gehiago eman ondoren, online denda propioarekin lehiatzeari ekingo dio.
Erosketa esperientzia eta bereiztearen garrantzia
Cronolandek erronka bota digu: ecommerce berria denda fisikoko esperientzia kanal digitalera eramateko gai izan behar da. Hala, zerbitzuko gertutasuna, konfiantza sortzea edota produktua ezagutu eta aholkularitza jasotzea bezalako elementuek osatuko dute Cronolanden balio bereizgarriaren proposamena.
Salmenta tradizionalaren abantailak Cronolanderako sortutako esperientzia digitalaren indargune nagusia izango dira.
Betiko gertutasuna orain online
Ecommerce sortu berria denez, erronkarik handiena izango da webgunera trafiko kualifikatua erakartzea, konfiantza sorraraztea eta aldaketa sustatzea. Estrategia horri erantzuteko, besteak beste, FAQ sistema osatua sortu dugu; galdera-erantzuna klasikotik harago doa eta, horrela, balizko zalantzei aurrea hartzea lortuko dugu. Horrez gain, kontsultak sustatzeko hainbat mekanismo planteatu ditugu, tartean chatbot bat eta call-me-now sistema bat.
Bilatu eta aurkitu. Erraz-erraza
Cronolanden ecommercearen alderdi bereizgarrietako bat webguneko bilatzailea da. Denda fisikoan jaso dezakegun aditu aholkularitza eskaintzen duen funtzionalitatea da. Iragazketa sistema zabal bati esker lortzen dugu: koloreen, familien, uhalen, kristalen edota prezioen arabera bilatzeko aukera ematen du, besteak beste. Bezeroari zuzendutako zerbitzu erabat pertsonalizatua da.
Kronometroa martxan jarriko dugu
Cronoland Black Friday eta ondoren datorren Gabonetako kanpainaren aurretik iritsi da. Testuinguru horri aurre egiteko full-funnel bihurketa estrategia osoa daukagu, tartean hartuz Social Media ekintzak, SEO, baita Google eta Facebook Ads kanaletan publizitate kanpainak aktibatuz ere. Web analitika aurreratuko plana oinarritzat hartzen duen estrategia da, ekintzen eraginkortasuna ulertu ahal izateko zein webgunearen bihurketa ratioaren hobekuntzan aurrera egiteko ondorioak ateratzeko.