Webgune bat, 50 urteko historia Eroski barru-barrutik, bere webgune korporatiboaren bidez.
- Produktu digitala
- Komunikazioa
Geure bizitzetan zehar ehunka aldiz jo dugu Eroski taldearen dendaren batera gure hozkailua betetzeko. Baina, zer ote dago kontsumoaren erreferente honen atzean? Galdera horri erantzuteko elkarrekintzako eta irudi bidezko web esperientzia sortu dugu, pertsonek taldearen filosofia eta taldea eraikitzeko zutabeak ezagutu, gaur egungo informazioa kontsultatu eta 50 urte baino gehiagoko historia ospatu ahal izan dezaten.
1969an kooperatiben talde bat elkartu egin zen, eta Eroski sortu zuten. Gaur egun, hasiera hartako EAEko eta Nafarroako mugak gainditu ditu eta bere markak dibertsifikatu egin ditu, pertsonen beharrizanei erantzuna emanez.
Izaki handi baten atzean dagoena ikustea
Konpromiso soziala, pertsona kontsumitzaileen defentsa, kooperatibismoa eta elikadura osasuntsurako ekimen jasangarriak abiaraztea Eroski eraikitzeko zutabeetako batzuk baino ez dira.
Munduari honen berri emateko unea iritsi da, nor diren eta enpresa gisa duten filosofia eta estrategia balioan jarriko duen webgune baten bidez. Hala, Eroskiren orri korporatiboa sortu da, enpresaren informazio guztia emateko tokia eta 50. urteurrena ospatzeko esperientzia digital inspiratzailea sortzeko.
Elkarrekintzako esperientzia bisuala
Eroski taldearentzat espazio dinamikoa diseinatu eta garatu dugu, bere balioak eta filosofia modu intuitiboan ezagutarazteko. Pisu bisual handia izango duen site bat sortu dugu, erabiltzailearen esperientzian zentratua; nabigazio erraza proposatu dugu, marka definitzen duten edukiak aurkitzea eta ulertzea erraztuz.
Webgune berri honetan markaren publikoak zein langileak inplikatu nahi ditugu, definitutako espazioen bidez elkarrekintzaz eta modu autonomoan aurki dezaketen Eroski proiektuaren parte senti daitezen. Espazio horietan Eroskiren erantzukizun sozialaz hitz egiten da, oinarrizko zutabeetako bat delako, baita markaren filosofia eta lan ereduari buruz ere, langileen mezuen bidez, bideo modura, urteko memoria modura, gaur egungo zein 50 urteko historiako informazio modura.
Site bizia, eskalatzeko erraza
Webgune berriak markarekin batera egin behar du aurrera, eta irekita egon behar du eduki berriak malgutasunez eta eraginkortasunez gehitzeko. Eskalatzeko erraza den ataria diseinatu eta eraiki dugu, bezeroari autonomia ematen diona ahalegin berezirik egin gabe orri berriak sortzeko.
Agertoki hori neurrira egindako WordPress batekin konpondu dugu, hasiera-hasieratik markarentzat osagai propioak garatuz, hirugarrenekiko erabat modu independentean. Erabat pertsonalizatu daitekeen proiektu bat hutsetik eraiki dugu; gainera, bezeroarentzat erraza da kudeatzea eta eguneratzea.
Mende erdiko ibilbidea
50. urteurrena ospatzeko Eroskik hainbat eduki sortu ditu; horiekin egin dugu lan denboran iraungo duen esperientzia gogoangarria eraikitzeko. Mende erdiko ibilbidea kronologia interaktiboan laburtua, pisu bisual handiarekin, eta bertan pertsonek taldearen historia haien erritmoan ezagutuko dute, testu laburrak eta argazkiak uztartuz. Horri gehitu behar dizkiogu markari buruzko liburu deskargagarria, historian zehar ibilbidea egiten duen ikus-entzunezkoa eta bazkideei egindako elkarrizketak, eduki interesgarri, entretenigarri eta gogoratzen erraza eskainiz.
Webguneak gure bezeroen neurrira diseinatu eta garatzen ditugu. Proiektu bakoitza barru-barrutik ezagutzen dugu bakoitzari egokitutako irtenbideak eskaini ahal izateko, beharrizanei erantzunez eta markak eta bezeroak konektatzen lagunduz. Web espazio bakoitza itzultzeko toki bihurraraziz.
Ongi ahokatu diren puzzleko piezak
Bezeroak site gunearen agintea hartu ahal dezan eta informazioa malgutasunez eguneratu ahal dezan edukiak eraikitzeko hainbat osagai jartzen ditugu bere esku.
Etorkizunean sortu ahal zaizkion balizko kasuistikak sakon aztertzen ditugu, beharrezkoak izan ahal zaizkion funtzionalitate eta osagai guztiak identifikatuz. Hala, elkarrekin konbinatu daitezkeen osagaien katalogo argia osatzen dugu, site horren edozein espaziotan moldatzeko modukoak; gainera, orrien egitura desberdina emango die. Tresna horiekin bezeroak erabateko autonomia dauka bere webgune korporatiboa eguneratzeko.
Argitalpen erraza erdi automatikoa
Etengabeko integrazioari esker, eduki berriak ekoizpen eta ekoizpen aurreko inguruneetan argitaratzea erraza da eta klik bakarrarekin egin daiteke. Prozesu hori segurua eta jasangarria da, ingurune batetik bestera malgutasunez igarotzeko eta argitaratzeko betebeharrak automatizatuz, hala, espazioak zuzen funtzionatzea esku ekintza baten mende egon ez dadin.
Leihoa mundura zabalik
Eroskiren site korporatiboa enpresaren balioak eta filosofia ezagutzera emateko leihoa da. Langileak zein kontsumitzaileak markan eta markaren printzipioetan sakontzeko tokia. Taldeari buruzko informazio berrienekin eguneratutako espazioa eta gizarteari irekia.