IkusiMapa ikusiArrastratuWebgunera joan
Euskaltel

Gertutasuna eta bezeroen fidelizazioa Euskaltelen apparen bidez

Zerbitzuak
  • Produktu digitala
Euskaltel app mockup face Id

Euskaltelek, bezeroentzako aplikazioaren bitartez, pertsona bakoitzaren beharrizanetara egokitutako esperientzia eskaintzen du. Zerbitzuak online konfiguratzeko, kontratatutako produktuei eta kontsumoei buruzko informazio guztia kontsultatzeko eta kudeaketak denbora errealean egiteko espazioa, bezeroekiko komunikazio eta harreman zuzena sustatuz.

Euskaltel app jake bakero baten gainean

Pertsona bakoitzari zuzendutako fidelizazio espazioa

Abiapuntu gisa, ko-sorkuntza saioen bidez eta Design Thinking, metodologia erabiliz, Worköholicsen Euskalteleko lantaldearekin batera marraztu genituen buyer pertsona mota bakoitza eta horiekin elkarrekintzan aritzeko fluxua. Hori guztia bezero bakoitzarentzat pertsonalizatutako espazioa sortzeko helburuarekin. Erabiltzailea estrategiaren erdigunean jartzeari esker hobetu ahal izan dugu Euskaltelek helburuko publikoarekin harremantzeko modua.

Erantzun malguak

Proiektua garatzeko agile lan metodologia erabili dugu. Horri esker, bezeroari garapen osoan zehar balioa eman ahal izan diogu, eta bere beharrizanak bete ahal izan ditugu komunikazio ingurune gardenaren, erantzukizun kolektiboaren eta etengabeko aurrerapenaren bidez.

Lan testuinguru horrek posible egiten du telekomunikazioen merkatuan sortzen diren beharrizanei erantzun eta irtenbide malguak eman ahal izatea, telekomunikazioen merkatua oso negozio testuinguru aldakorra eta lehiakorra baita. Hau da, posible egiten digu funtzionalitate berriak eraginkortasunez ezartzea, etengabeko bilakaeran dagoen app batean interfazean bertan izan dezakeen eraginari buruzko hausnarketa eginez.

Euskaltel app mockup login
Euskaltel app mockup chat laguntzailea
Euskaltel app profileko datuak ajusteak
Euskaltel app izenematea

Proiektu bakoitzaren beharrizanetara egokitutako mugikorretako aplikazioak sortzeko daukagun gaitasun teknologikoa eta diseinu estrategikorako gaitasuna bezero bakoitzaren esku jartzen dugu, prozesu osoa hartuz, definizio lanetik, diseinutik eta garapenetik hasita produktua abiarazi, jarraipena egin eta etengabe hobetzeraino.

Sistema malgu eta multiplataforma

Euskaltelen appa Irontec gure partner teknologikoarekin batera garatu dugu, eta aplikazio hibridoa da, Angular eta Ionicekin garatutakoa; garapen bakarrarekin sistema eragile desberdinetan egotea ahalbidetzen du (iOS eta Android). Proiektu honek, gainera, Angularren garatutako web atal pribatu batekin osatu da; hala, erraztu (edo azkartu) egiten du mugikorreko aplikazioaren funtzionalitate berak ekartzea.

Kontsumoa, komunikazioa eta kudeaketak denbora errealean

Appa tresna digital bete-betea da Euskaltelek bezeroekiko duen komunikazioa eta fidelizazioa sustatzeko, modu erraz eta malguan. Aplikazioari esker kontsumoa denbora errealean ikus daiteke; zerbitzuak aktibatu eta konfiguratu daitezke, fakturei edo kontratatutako produktuei buruzko informazio guztia kontsultatu daiteke, edo zerbitzuen bonuak eskuratu daitezke, erabiltzaileei erabateko autonomia eta independentzia eskainiz.

Euskaltel app mockup wifi

Ionic frameworketik abiatuz aplikazioak garatzeari esker aplikazioa modu malgu eta eraginkorrean bana dezakegu plataformetan, iturburu kode bakarra oinarritzat hartuz.

Harreman sendotua

Worköholicsen hainbat urte daramatzagu Euskaltelekin batera lanean, produktuak etengabe hobetzeari lotutako zerbitzua eskaintzen. Gugan jarritako konfiantzari esker elkarrekin egin ahal izan dugu aurrera, sortutako erronka berriei erantzunez eta konpainiaren negozioaren hazkundearen parte sentituz eremu digitalean.

Euskaltel Virgin Telecable Racctel app mockups