IkusiMapa ikusiArrastratuWebgunera joan
Gizakia Fundazioa

Gizakia Fundazioaren posizionamendu berrirako komunikazio estrategikoa, adikzioen arretaren erreferentea

Zerbitzuak
  • Branding
  • Komunikazioa

Gizakia Fundazioa adikzioak dituzten pertsonei ikuspegi integratzaile batetik laguntzen 35 urtetik gorako ibilbidea duen gizarte-erakundea da. Gaur egun, prebentzioaren, laneratzearen, prestakuntzaren eta aholkularitzaren alorretara ere hedatzen da bere lana.

Worköholicsetik, zerbitzu, publiko eta negozio-arlo berrien eransketaren beharrei erantzuteko komunikazio- eta marka-posizionamendu-estrategia berrituaren definizioarekin lagundu diogu Gizakia fundazioari.

Publiko berriak, posizionamendu berria

Publiko zabalago batengana iristeko eta Gizakia Fundazioaren helmena erakusteko, markaren posizionamendua landu genuen adikzio ezagunen eta adikzio berriak deitutakoen arretan, hala nola jokoa, farmakoak eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuk. Bere esperientziari, diziplina anitzeko taldeari eta lan egiteko moduari balioa emanez egin genuen.

Pertsonak ardatz dituen komunikazio estrategikoa

Abiapuntu gisa, Gizakia Fundazioaren egungo ekosistema sakon aztertu genuen, haren zerbitzuak eta posizionamendua ezagutzeko, bai eta zer euskarri eta komunikazio-tresna dituen ere.

Ikerketaren emaitzetatik abiatuta, Fundaziotik abiatzen diren komunikazio-ekintzen ikuspegia aldatzeko beharra antzeman genuen, ekintza horiek zuzentzen diren publikoari egokituz. Horretarako erabiltzaileari zuzenean dei egiten dion komunikazio-estrategia bat landu genuen, eta Gizakiako lantaldearekin batera, haren zerbitzuak berregituratu genituen. Publikoekin konexioa errazteko, zerbitzuen ikusizko eta ahozko lengoaia egokitu genituen, xede-taldeak identifikatuta senti zitezen.

Aurkezteko modu berri bat

Komunikazio-estrategian eta zerbitzuen egitura berrian oinarrituta, bere webguneko edukien arkitektura birdefinitu genuen, Fundazioaren marka-posizionamendu berria helarazteko, esperientzia digital berritua sortuz.

Estrategia berriarekin bat datorren branding-lan batetik abiatuta, marka-unibertso bat sortu genuen, gune berria eta Gizakiaren gainerako komunikazio- eta hedapen-espazioak inpregnatzen dituena. Horrela, bere presentzia bateratu eta nortasun propioa eman genion. Aldi berean, Fundazioaren argumentarioa eraikitzeko indar-mezuak identifikatu genituen.

Gizakia, personas

Aldaketa-prozesua gidatzen dugu

Zerbitzuak definitzeko, etengabeko laguntza eskaini genuen ko-sorkuntzako dhainbat saioren bidez, Gizakia Fundazioaren barruan rol desberdinak dituzten pertsonek parte hartu zutelarik. Planteamendu horrek, Worköholics aldaketaren dinamizatzaile gisa hartuta, erakundearen indarguneak eta ahuleziak identifikatzea eta zerbitzuen antolaketa berria definitzea ahalbidetu digu, erabiltzailea erdigunean jarriz.

Design Thinking metodologia erabiltzen dugu eta lankidetza-harremanak ezartzen ditugu Gizakia bezalako enpresa eta erakundeei beren markaren komunikazio- eta posizionamendu-prozesuetan laguntzeko. Proiektu bakoitzean barrualdetik inplikatzen gara, ikuspegi estrategiko bat aplikatuz eta aldaketaren dinamizatzaile gisa jokatuz.

Diseinua eta hitza: lotura perfektua

Fundazioaren posizionamendu berriak komunikazio-euskarri desberdinak inpregnatzen dituen diskurtsoa eraikitzera garamatza, hala nola erakundeak jorratzen dituen problematikak jasotzen dituzten liburuxkak,piezen bilduma bat sortuz, multzoan eta bereizita funtzionatzen dutenak. Kanpainak helburu bikoitza du. Alde batetik, mendekotasun-arazoak dituzten pertsonak identifikatuta sentitzea du helburu. Bestetik, Gizakia Fundazioak eskaintzen dituen zerbitzuak aurkezteko aukera ematen du.

Horrela, gizarteari gai konplexu bat hurbiltzea lortzen da, adikzioen gaia, hain zuzen, eta gai horren desestigmatizatzea sustatzen da. Asmoa da pertsonak lagunduta eta ulertuta sentitzea, erakundearen programei eta programa horietara sartzeko moduari buruzko informazioa emanez.

Estrategia grafiko eta komunikatiboa eskutik helduta doaz kanpaina zirraragarri eta hunkigarria sortuz, irudiaren eta hitzaren arteko ainguraketa perfektuari esker dentifikatzeko eta ulertzeko erraza.

Aliantza eraldatzailea: 10 urte Gizakia Fundazioarekin batera lanean

Workohölics eta Gizakia Fundazioaren lankidetza ez da kasualitatez sortu. Elkarrekin, gizarte-erakundearen garapenaren hainbat alderdiri buruzko beste proiektu batzuei heldu diegu aurretik.

Harreman hori denboran mantentzen da, eta aukera ematen digu bere lanaren jarraipena egiteko, Gizakia Fundazioaren hainbat lan-arlotan gure jakintza emanez eta bere lantaldearen eta prozesuen parte sentituz, beraien helburuetara bideratu ahal izateko.