IkusiMapa ikusiArrastratuWebgunera joan
Last Tour jendea kontzertuan
Last Tour jendea kontzetuan landscape
Last Tour

Musikaren boterea. Website korporatiboa sektoreko erreferente argi batentzat.

Zerbitzuak
  • Komunikazioa

Artisten katalogo eta ekitaldien agenda baino askoz gehiago

Worköholicsek Irontecekin batera garatutako aktibo digital berria bihurketara erabat bideratuta dago, eta erabiltzaileei Last Tourrek sustatutako ekitaldi eta kontzertuetarako sarrerak erosteko aukera emateko pentsatu da.

Artistak ezagutzea, sustatzea eta ordezkatzea da gure bezeroak garatzen duen beste jardueretako bat, arrakastaz garatu ere. Last Tourren taldeen, bakarlarien, DJen zein bestelakoen katalogo zabalak presentzia nabarmena behar zuen webgune berrian, artista horiek kontratatzea sustatze aldera.

Last Tourrek antolatutako ekitaldietarako sarrerak saltzea zein artistak kontratatzea sustatzea eta erraztea da proiektuaren lehentasunetako bat.

Last Tour web orrialdea artisten deskribapena
Last Tour BBK Live informazioa
Last Tour agenda
Last Tour artistak

Jaialdiak, marketina, are diskoetxe bat ere.

Hain zuzen ere, Last Tourrek sei musika jaialdi sustatu eta antolatzen ditu: Bilbao BBK Live, Azkena Rock Festival edota BIME ekitaldi jendetsuenen adibide batzuk baino ez dira; oraingoz, behintzat, itxaron egin beharko dugu urtero gerturatzen zen jende andana berriz ere jasotzeko. Bitartean, Last Tourren webgunearen ataletako bat osatzen dute; bertan hibernatzen ari dira, inoiz baino indartsuago itzuli ahal izateko.

Last Tour mugikor mockupa menua
Last Tour mugikor mockupa negozio guneak jaialdiak
Last Tour web orrialdea mugikorrean informazioa
Last Tour web oso polita informazioa

Bokazio globala duen webgunea

Musika sustatzaileak bokazio globala duen webgune eleanitza du orain; etengabeko bilakaeran eta oso dibertsifikatuta dagoen negozio honen beharrizanei erantzuna ematen dien webgunea da. Jaialdiak, agenda, gaurkotasuna, prestakuntza, marketin zerbitzuak, informazio korporatiboa, espazio eta esparruen ustiapena, prentsa atala edo diskoetxeak, Oso Polita bezalakoa. Den-denei egin diegu tartea Last Tourren webgune korporatibo berrian.

Last Tour web orrialdea negozio guneak

Last Tourren webgune berriak etengabeko bilakaeran eta oso dibertsifikatuta dagoen negozio ereduari erantzuten dio.