

Erakartzetik fidelizatzera Operadore % 100 digitala
- Produktu digitala
- Negozio digitala

Virgin multinazionala Espainiako merkatura iritsi da telcoen sektorean lehiatzeko. Worköholics abiaratze horretan lanean aritu da erosketa prozesua garatzen eta bezeroen atala app eta webean sortzen. Ongi etorri Virgin Telco, erabat digitala den operadore berria.

Orain, bezeroek eta etorkizuneko bezeroek hartuko dute agintea, bitartekaririk gabe, haien neurriko zerbitzuak eta tarifak konfiguratuz eta kudeatuz. Virgin Telcok “arauak hautsiko ditu”, telefono finko, mugikor, Internet eta telebistako zerbitzuak eskainiko baititu aurretiaz ezarritako paketerik gabe.
Zeharkako bidaia da, bezeroaren eskutik
Erronka bikoitza dakar: batetik, bezero berriak erakartzea, erabateko askatasuna emanez tarifa neurrira eraikitzeko, eta, bestetik, dagoeneko bezero direnak fidelizatzeko, haien zerbitzuak kontrolatu eta aldatzeko ingurune baten bitartez. Horrez gain, Virgin Telcok oztopo oro ezabatu du bezeroek kontratazio prozesu osoa app edo web bidez egiteko aukera izan dezaten, bitartekaririk gabe.

Prozesu erraz eta pertsonalizatuak, bidezidorrik gabe
Tresna digital intuitiboak eta erabilerrazak diseinatzen ditugu, erabiltzaileek interesatzen zaiena aurkitu eta tarifa propioak sortzeko gaitasuna izan dezaten. Horrez gain, dagoeneko Virgin Telcoren bezero direnengan jartzen dugu arreta, bezeroen atal pribatua eta mugikorrerako app bat sortuz; hortik, bezeroek beren zerbitzu eta produktu guztien informazioa ikus dezakete, baita kontratazio berriak egin ere.
Betiere, malgutasunaren eta egokitzeko gaitasunaren alde eginez, beste ingurune batzuetan izan daitezkeen aldaketak eta aplikazioak onartzeko.
Konfiguratu zeure tarifa, gera zaitez soilik axola duenarekin
Virgin Telcok tarifa erabat pertsonalizatua sortzeko aukera eskaintzen dizu, merkatuan ohikoa den pakete itxirik gabe. Horregatik, tarifen konfiguratzailea garatu dugu, non, zerbitzuak aukeratu ahala, kontratazio aukerak agertuko baitiren; hala, erabat neurrira osatutako zerbitzua lortzen da.
Garapen multifuntzionala
Konfiguratzailea sortzeko Web Components eta Angular teknologia erabili dugu, garapen hau beste plataforma batzuetara eramatea ahalbidetzen diguten parametrizazio sistemekin.
Aukera horiei esker, konfiguratzaile txikiak sortu ditugu Virgin Telcorentzat, erabiltzaileei erabaki errazak hartzen laguntzeko, esaterako markak gure etxean estaldura ote duen egiaztatzen.
Web Components eta Angular erabiltzeak esan nahi du garapen modulagarri eta malgua daukagula; zuzenean tresna eta ingurune mota desberdinei aplikatu ahal diegu.
Erabaki malguak, bezero autonomoak
Helburua da zerbitzuen agintea eta kontrola pertsonek hartzea eta, horregatik, erabateko autonomia ematen diegu haien produktuak kudeatu eta kontratazio berriak egiteko. Dagoeneko bezero direnen mugikorrerako appa eta webguneko bezeroaren atala erabiliz, pertsonek erraztasunez kudeatzen dituzte haien produktuak, zerbitzuak eta dokumentazioa, esperientzia omnikanal erosoa sortuz; izan ere, bi espazioek egitura bera dute, eta, hortaz, batetik bestera igarotzeak ez du inolako ahaleginik eskatzen.

Diseinu moldagarria
Garapena bezalaxe, Virgin Telcoren diseinu sistema ere modularra eta malgua da, eta, horri esker, aldaketei azkar ekin ahal diegu eta edozein plataformatan hedatu ahal dira. Bidenabar, markaren estilo propioak aplikatuko ditugu identitate komunikatibora egokitzeko: freskoa, informala eta teknizismoetatik urrundua.
Kontratazio zuzena Internetetik atera gabe
Noizbait zure tarifei modu autonomoan eta bitartekaririk gabe produktu berriak gehitzearekin amets egin baduzu, Virgin Telcorekin posible da. App zein webean fluxu errazak sortu ditugu kontratazioak eta bestelakoak azkar eta erraz egiteko. Gainera, Irontec gure partnerrarekin lankidetzan, erosketa prozesua bukatzeko orga garatu dugu, oraindik horretarako telefonoa mantentzen duten beste operadore batzuek ez bezala. Azken urrats horrek eragin dezakeen oztopoa ezabatuz, bihurketa ratioa hobetzea lortzen dugu.

Sektorearen aitorpena jaso duen aplikazioa
Telefono mugikorren aplikazio hibrido bat da, Ionicen garatua; horri esker, hainbat plataformatan ikus daiteke.
Virgin Telcoren bezeroen appa ezinbesteko pieza da konpainiak bezeroekin duen harremanean, eta Anuaria 2020 sarietan app onenaren kategorian accesit bat irabazi du, Espainiako diseinu grafikoaren saririk aitortuenetan.

Anuaria 2020 hautaketa
Anuaria saria app onenari

Ionic frameworkari esker webgunean eta gailu eramangarrietan ikus daitekeen aplikazioa eraiki ahal izan da. Horrez gain, kode berberaren bidez, Android eta IOS bezalako plataformetara banatzea ere lortzen da.
Zeharkako bidaia da, bezeroaren eskutik
Erronka bikoitza dakar: batetik, bezero berriak erakartzea, erabateko askatasuna emanez tarifa neurrira eraikitzeko, eta, bestetik, dagoeneko bezero direnak fidelizatzeko, haien zerbitzuak kontrolatu eta aldatzeko ingurune baten bitartez. Horrez gain, Virgin Telcok oztopo oro ezabatu du bezeroek kontratazio prozesu osoa app edo web bidez egiteko aukera izan dezaten, bitartekaririk gabe.

Informazio oro zeure esku
Markaren filosofiari erantzunez, bezeroek erabateko autonomia daukate. Mugikorreko aplikaziotik zein webetik, erabiltzaileak uneoro atal pribatura sartu ahalko dira kudeaketak egiteko eta dena kontrolpean izateko.
